Angel Mari Unzueta apeza hil zen joan den urtean 2020ko azaroaren 14ean.
Angel Mari Unzueta izan da Bilboko diosesaren edo elizbarrutiaren bikario orokorra.
Azken hogoi urte hautan, hilabetero Lapurdi Irratian emaiten zituen Bilboko elizbarrutiko berriak.
2012an, Ainhoako beilan biltzar-buru izan zen : Euskal Herrian eraiki beharreko bakea zuen orduan beila-gai nagusia.
2018ko uztailaren 14an, ongi etorria egin zaunkun Urkiolako Saindutegian gure diosesako euskal beila kari.
Joan den 2021ko urriaren 9an omenaldia bat antolatua izan Bizkaian Urkiolan Durango ondoan bere familiarekin eta bere lagunekin.