Qui sommes-nous ?

Radio Lapurdi Irratia est la radio de l’Église catholique en Pays Basque.

Notre radio émet depuis 1992, ses studios se situent à Bayonne au 3, rue des prébendés. Elle est gérée par l’Association pour une radio de l’Église en Pays Basque fondée en 1988 et soutenue par le diocèse de Bayonne. Elle a pour but : «  de proposer une parole de foi en Jésus-Christ dans la fidélité à l’Évangile à partir des questions essentielles de la vie des hommes et du monde » et « de s’adresser à tout homme, croyant ou non, à l’aide de tous les moyens audiovisuels présents et à venir » (statuts de l’association).

Le programme est composé d’informations, de formation, de réflexion et d’échanges sur la vie des hommes. Elle a aussi pour vocation de relayer l’action des mouvements qui oeuvrent en faveur de la cohésion sociale, de la paix, de la justice et de la solidarité à l’égard des personnes en difficulté.

Radio Lapurdi veut favoriser la connaissance réciproque des cultures locales ; l’alternance des langues dans un programme est une école de tolérance et de respect de l’autre qui correspond bien à la vocation de l’Eglise. A cet effet le programme est construit par une alternance d’émissions de langue française et de langue basque.

Radio Lapurdi produit et diffuse des émissions avec le soutien des groupes des paroisses locales. Les informations générales sont abordées sous forme de magazines avec un certain recul, voire un certain délai, propice à leur approfondissement.

Radio Lapurdi diffuse un service quotidien d’annonces sur la vie des paroisses et des mouvements de l’Eglise locale. Les magazines sont coproduits avec des associations et des groupes de l’Eglise locale : paroisses, mouvements, aumôneries, établissements scolaires, mais aussi avec des associations non confessionnelles caritatives, culturelles, économiques, sportives…

Le programme est organisé en quatre pôles :
- un pôle d’émissions sur les questions de la foi : liturgie, formation biblique, etc...
- un pôle d’émissions de nature culturelle
- un programme d’informations
- un programme musical comprenant des chansons françaises et des chansons basques, des chants du monde, de musique classique ou instrumentale et des chants religieux.

Une partie de notre programme provient de notre adhésion au réseau des Radios Chrétiennes Associées (R.C.A.) qui comprend une douzaine de radios (Présence, Ecclesia, Fidélité, Maria…). Nous avons également un partenariat avec Radio Vatican, Radio Notre Dame et Radios Chrétiennes en France (RCF).

Radio Lapurdi Irratia
3, rue des prébendés
64100 Bayonne
Tel. 05 59 70 39 39.

NOR GIRA ?

Lapurdi Irratia Eliza katolikoaren irratia da Euskal Herrian.

Irrati hau emankizunak hedatzen hasi zen 1992an, gaur egun bere estudioak Baionako Prébendés karrikako 3an kokatuak dira. 1988an sortua izan zen "Elizaren aldeko irratia Euskal Herrian" Elkarteak kudeatzen du, Baionako elizbarrutiak sustengaturik. Bere helburua da : "Jesu Kristo baitan oinarritu fedearen hitza eskaintzea Ebanjelioari jarraikiz, gizon-emazteen eta munduaren funtsezko bizitza gaietarik abiatuz" eta "gizon-emazte orori zuzenduz, izan fededun ala fedegabe, gaurko eta geroko ikus-entzunezko ahalbide guziak erabiliz" (Elkartearen araudiak).

Informazio, formakuntza, gogoeta eta harremanen oinarria gizartea da, gizon eta emazteen bizia. Denbora berean, giza-batasunaren alde, bakea eta justiziaren alde eta behardunen alderako solidaritzaren alde lan egiten duten elkarteen laguntzaile izan nahi du.

Lekuko kultur ezberdinen elkar-ezagutzea lagundu nahi du ; hizkuntzen aldizkatzea bestearen errespetu eta onarpen eskola da, hau osoki Elizaren helburuetan sartzen delarik. Ondorioz, egitarauak frantses eta euskal hizkuntzetako emankizunen aldizkatzea zainduko du.

Lapurdi Irratiak emankizunak ekoizten eta zabaltzen ditu tokiko parropi-taldeen laguntzarekin. Informazio orokorrak emankizun formatuan tratatuak dira, gibelapen edota epe jakin batekin, gauzak barneratzeko parada emanez.

Lapurdi Irratiak egunero zabaltzen ditu tokiko Elizako parropien eta Mugimenduen harat-hunaten berriak. Emankizunak tokiko Elizaren elkarte eta taldeen kidetzarekin bideratuak dira : parropia, Mugimendu, omonieretxe, ikastegi, berdin karitatezko erakunde ez-erlijionedun edota kultur, ala ekonomi, ala kirol talde...

Egitarauak lau osagai nagusi ditu :
-  Fedeari (liturgia, formakuntza biblikoa etabar) loturiko emankizunak ;
-  Kultur emankizunak ;
-  Informazio emankizunak ;
-  Musika emankizunak, frantses ala euskal kantu, mundu guziko kantu, musika klasiko ala instrumentala, baita ere erlijio kantua.

Gure egitarauaren zati bat R.C.A. (Radios Chrétiennes Associées) saretik dator, sare huntako kide gaudelarik beste dotzena bat irratirekin (Présence, Ecclesia, Fidélité, Maria...). Partaidetza bat daukagu ere Radio Vatican, Radio Notre Dame eta RCFekin (Radios Chrétiennes en France).

Radio Lapurdi Irratia
3. prébendés karrika
64100 Baiona
Tel. 05 59 70 39 39.