S'abonner à l'émission 2025/07/14 Elkarrizketak eta erreportaiak Durée 10 min

Esperantzaren beilariak Beloken uztailaren 14ean

200 lagunez goiti izan dira 2025ko uztailaren 14an Belokeko frailetxean iragan euskarazko beilan parte hartu dutenak.
Esperantzaren urte sainduko beilarekin batera, Belokeko Beneditarren Komunitatea 1875ean Aita Bastresek sortu zueneko 150. urteburua ospatua izan da.
Goizean Jean-Michel Bortheirie beneditanoak eman du hitzaldia Belokeko historiari buruz eta arratsaldean Jean Eliçagaray apeza mintzatu da urte sainduari buruz, esperantzaren urteari buruz.
Dominique Errecart apeza izan da Biltzar buru eta homilia berak eman du.
Mezako fededunen otoitzean Graxi Solorzanok kantatu ditu bertsuak eta Jean-Pierre Dumoulin gaiteroak eta Marie-Véronique serora organolariak eskaini daukute momentu musikal ederra.
Arratsaldean Bazko otoitza ospatua izan da Belokeko hilerrietan : txalaparta, kantua eta txirula otoitz bihurtuz. Esperantzaz beterik hilen alde otoitz egiteko momentu hunkigarria izan da.
Bezperetan taldetxo batek eskaini du « Begitartea » kantua, Iratzeder eta Gabriel Lerchundik sortua.

Belokeko beila uztailaren 14an : argazkiak eta grabaketak hemen.

14072025 euskaldunen beila beloken bilduma
2025
Blues
Partager
  • Copier ce code (Ctrl+C) pour l'intégrer dans votre page :

Une émission présentée par
Rédaction Lapurdi
Journalistes

Propositions

2026/05/27

2026ko Biltzar saria : Anne-Marie Lagarde.

La 43ème édition du Biltzar des écrivains, le salon des écrivains de Sare, a eu lieu le 6 avril 2026. Le prix du Biltar a été remis notamment à Anne-Marie Lagarde. Présentation (…)
Écouter
Partager
2026/05/20

Sarako idazleen Biltzarra 2026 - Marikita Tambourin : liburu aurkezpenak

Sarako 43. idazleen Biltzarrean aurkeztutako hiru liburuak, Maiatz-ek argitaratuak.
Écouter
Partager
2026/05/13

Sarako Idazleen Biltzarra 2026 : Euskaltzaindiaren liburu aurkezpenak (2/2)

Euskaltzaindiak bi argitalpen berri aurkeztu ditu Saran : Batetik, Battittu Coyos euskaltzain osoak paratu duen Junes Casenave-Harigileren Olerki bildüma, (…)
Écouter
Partager
2026/05/13

Sarako Idazleen Biltzarra 2026 : Euskaltzaindiaren liburu aurkezpenak (2/2)

[Euskaltzaindiak >https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/8094-euskaltzaindiak-bi-argitalpen-berri-aurkeztu-ditu-saran] bi (…)
Écouter
Partager
2026/05/06

Sarako Idazleen Biltzarra 2026 : Euskaltzaindiaren liburu aurkezpenak (1/2)

Euskaltzaindiak bi argitalpen berri aurkeztu ditu Saran : Batetik, Battittu Coyos euskaltzain osoak paratu duen Junes Casenave-Harigileren Olerki (…)
Écouter
Partager
2026/04/29

Donostei - Baigorri

Laetitia Urrutiaguerrek 2025-2026 ikasturtearen hasieratik zuzendari berria den establezimendu hau aurkezten digu.
Écouter
Partager