S'abonner à l'émission 2021/01/12 Elkarrizketak eta erreportaiak Durée 10 min

"Oilarra kukuruka" Xipri Arbelbide apezaren azken liburua

Badu mende erdi bat baino gehiago Eliza gaizki doala. Hemen. Gure apezpikuak atzerakoiak direlako ? Izan ditugu goi mailakoak ere, Añoveros, Oscar Romero eta beste. Hogei mendez krisiz krisi handitu da Eliza.

Amurizak kantatzen zuen « moztu obispo kotxe luzeak ». Gaur egun, zenbat kotxe labur ? Mende erdi batez aberastu gara. Oinez edo astoz ibilki zirenak, orain hegazkinez. Ongizateak gaitzeko punpa egin du. Beti goiti doa eta gaurko fedea, mugarik gabeko gorapenean dago. Hor bilatzen dugu zoriona. Ahantzirik gure lurra mugatua dela. Gorapen hori ere bai beraz. Utzi dugu fedea, sinetsi marxismoan, gero kontsumismoan… hondamendirat eramaten gaituela. Eliza eta mundua elkarrekin. Gure haurrei ezin bizizko lur bat utziko diegu. Guk... lurtarren % 20 egiten dugun aberatsok. Beti eta gehiago behar dugunok.

Ongizatea ez da behin ere, gaur egun aberastasunaz beste ametsik ez daukatenen artean bezain gora izan. Eta beti gehiagoren gose. Ur gazia edaten dugu zorion egarria asetzeko. Egarria handitzen duen ura. Lurtarren % 80en bizkar.

Sinestea beheiti doa aberastasuna eta ongizatea jainko dauzkatenen artean. Beste % 80 haiek ez gaituzte heriotzarat eramaten. Berekin daukate bizia. Baina, haiek ere gurekin hiltzerat kondenatzen ditugu bide honi jarraikiz.

Elkar maitatzean dagoela zoriona erran zigun Hark balu arrazoi ? Beharrik, badira oraino ere hori sinesten dutenak. Hasiz hemen berean.

Erein argitaletxea.

"Oilarra kukuruka" Xipri Arbelbide apezaren azken liburua
Partager
  • Copier ce code (Ctrl+C) pour l'intégrer dans votre page :

Une émission présentée par
Rédaction Lapurdi
Journalistes

Propositions

2025/06/24

Katixima bukaera Okozeko auzoaren kaperan Baigorrin

Mikel Erramouspek proposatzen dauku elgarretaratze horren bilduma bat 2025ko ekainaren 21an.
Écouter
Partager
2025/06/19

Euskaldunen beila Beloken

[ Rediffusion ] Uztailaren 14an bi urtean behin egiten den bezala, Kanta Jaunari elkarteak beila bat osoki euskaraz antolatzen du : xehetasun guziak Jean-René Prédaigne apezarekin. Ikus ere hemen. Erdaraz - en (...)
Écouter
Partager
2025/06/11

Omoneria Erakaskuntza Publikoan Garazin

Iñaki Erramouspe aipatzen dauku Bilgune omoneriaren biziaz baita ere Nafar Gazte elkartearen proposamenak.
Écouter
Partager
2025/06/11

Ainhoan Esperantzaren beilariak Mariarekin !

Mendekoste bestaren biharamunean, ekainaren 9an, astelehenez, jendalde eder bat igan da Atsulai mendira Ainhoan, Arantzetako Ama Birjina ohoratzeko. Argazkiak (...)
Écouter
Partager
2025/06/11

"Noeren ontzia" denen memoria literario erkidea osatzeko atari digitala

Asun Garikano, euskaltzain oso eta egitasmoaren koordinatzaileak aurkeztuko du Baionan ekainaren 11an Euskaltzaindiaren webgunean eskuragarri den hizkuntza (...)
Écouter
Partager
2025/06/06

Euskaldunen beila Beloken

Uztailaren 14an bi urtean behin egiten den bezala, Kanta Jaunari elkarteak beila bat osoki euskaraz antolatzen du : xehetasun guziak Jean-René Prédaigne apezarekin. Ikus ere hemen. Erdaraz - en (...)
Écouter
Partager