S'abonner à l'émission 2022/04/03 Misionesten oihartzuna Durée 8 min

Eliza katolikoaren xifreak

Jean-Michel Barnetche apezarekin.

Jesu Kristo gure Jauna, Jainkoaren Semea, urrikal zaite gu bekatorosetaz.

Jesu Kristo gure Jauna, Kieveko bonben azpian sortua, urrikal zaite gutaz.

Jesu Kristo gure Jauna, Kharkiveko bunker batean, zure amaren altzoan hila, urrikal zaite gutaz

Jesu Kristo gure Jauna, hogoi urtetan gerlarat igorria, urrikal zaite gutaz.

Jesu Kristo gure Jauna, zure gurutzearen oinetan esku armatuak oraino ikusten dituzuna, urrikal zaite gutaz.

Barka zaguzu Jauna, zure eskuak xehatu dituzten itzeak ez aski eta, berriz ere armekin aurdiki hilen odola edaten baitugu .

Barka zaguzu Jauna, esku hauiek, beiratzeko egin zinituenak, hiltzeko tresna bilakatu baitira.

Barka zaguzu Jauna, berriz ere gure anaia hiltzen baitugu, berriz ere Kaïn bezala gure landako harriekin Abel gure anaia hiltzen baitugu.

Barka zaguzu Jauna, gure akiduraz justifikatzen baitugu gure krudeltasuna, eta gure oinazeaz gure ekintza hitsen krudeltasuna.

Barka zaguzu gerla Jauna.

Jesu-Kristo gure Jauna, Jainkoaren Semea, otoizten zaitugu ! Kaïnen besoa arrasta ezazu.

Gure konzienzia argi ezazu, ez bedi egina gure nahia.

Ez gaitzazula utz gure ekintza hitsetan erortzen ! Arrasta gaitzazu Jauna, arrasta gaitzazu !

Eta Kaïnen besoa arrastatuko duzunean, hartaz ere okopa zaite. Gure anaia da hura ere .

Oi Jauna, arrasta ezazu bortizkeria. Arrasta gaitzazu Jauna !

Eliza katolikoaren xifreak
Partager
  • Copier ce code (Ctrl+C) pour l'intégrer dans votre page :

Une émission présentée par
Jean-Michel Barnetche apeza
Présentateur(trice)

Propositions

Écouter
Partager
Écouter
Partager
2025/05/25

Eliz berri batzuen idekitzea Txinan

Jean-Michel Barnetche apezarekin.
Écouter
Partager
Écouter
Partager
Écouter
Partager
Écouter
Partager