Tristuraz jakin dugu Mixel Itzaina laurogoi ta hameka urterekin hil dela.
Mixel eta Kati bere emaztea luzaz izan ziren laguntzaileak Lapurdi Irratian.
Mixel Itzainaren ehorz-meza ospatua izanen da ekainaren 16an astelehenez 17:00etan, Itsasuko elizan.
Lapurdi Irratiak doluminak ematen dizkie bere familia eta hurbilekoeri. Egin dezagun otoitz Mixelentzat eta bere familiarentzat.
Mixel Itzainaren omenez, 2022an grabatu zuen kronika entzun dezagun.
Argazkia © Xenpelar dokumentazio zentroa.